Ordiziako errugbilariak Croke Park-en.
Ordizia errugbi elkarteko -16 taldeko 36 jokalari, bi entrenatzaile (Harkaitz Garmendia eta Arkaitz Iztueta), bi delegatu eta bost guraso, Irlandako hiribiruan, Dublinen, dira atzotik astelehenera bitartean. Urte guztian bidaia finantzatzeko gaztainak saltzen, talde nagusiaren partideten kuxinak alokatzen, txerri erre pintxoak saltzen eta hirugarren denbora antolatzen lan egin dute jokalariek, entrenatzaileek eta gurasoek, eta denboraldi amaierako “opariaz” gozatzeko garaia dute orain.
Labelan Ordizia Rubgy taldeko kideen esanetan, “taldea egiteko eta harremanak sendotzeko” baliagarria izango da Dublingo irteera, baina aldi berean baita errugbian sakontzeko ere. Bihar eguerdian, Dublingo Wanderers Football Club talde historikoko gazteen aurka jokatuko du Ordiziako taldeak.
Errugbiarekin lotutako beste hainbat ekintza ere egingo dituzte; hala nola, Aviva Stadiuma bisitatuko dute, Croke Park historikoan barrena ibiliko dira, eta Bloody Sunday futbol gaelikoaren estadio mitikoan partida bat ikusiko dute.