
Festa giroan, baina tentsio handiko partida jokatu du gaur arratsaldean Biok2.com Ordizia saskibaloi taldeak CD San Cernin taldearen aurka. Azkenean, ordiziarrak 86-80 nagusitu dira. Asko zegoen jokoan, EBA ligara igo ahal izateko finaleko txartela hain zuzen ere. Bigarren final erdia Getxok irabazi dio 76-68 Universidad Deusto Loiola Indautxu taldeari.
Bihar, beraz, Ordiziak Getxo izango du aurkari, Lauko Finalean, 12:00etan, Majori kiroldegian. Saskibaloi taldeak, gaur bezala, jarraitzaileen laguntza ezinbestekoa du partida aurrera eramateko.