Urola Garaia BTT maratoia, beste behin ere, arrakastatsua
Gaur goizean Zumarragan eta Urretxun jokatutako Urola Garai BTT maratoiaren bosgarren edizioa ere arrakastatsua izan da. Mendiko bizikletarekin 421 tixrrindularik 80 eta 40 kilometroko ibilbideak osatu dituzte. Ibilbiderik luzeena aukeratu
Gaur goizean Zumarragan eta Urretxun jokatutako Urola Garai BTT maratoiaren bosgarren edizioa ere arrakastatsua izan da. Mendiko bizikletarekin 421 tixrrindularik 80 eta 40 kilometroko ibilbideak osatu dituzte.
Ibilbiderik luzeena aukeratu dutenek Goierri garaiko lau mendi ezagunenak igo dituzte: Korosti (951 metro), Irimo (896 metro), Izazpi (967 metro) eta Beloki (651 metro); ibilbide motzekoek, berriz, Korosti eta Irimo.
Gotzon Aranburuk bideoan bildu du egunak emandakoa.