Iker Irribarriak eskuan du eskuz banakako bigarren finala
Iker Irribarriak Beñat Rezustari 22-17 final aurrekoa irabazi ondoren, Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du eskuz banakako finala maiatzaren 28an. Aramako pilotariak banakako bigarren finala jokatuko du segidan; aurrekoa Mikel Urrutikoetxeari irabazi zion.
Apirilaren 9an, Irribarriak eta Rezustak binakako finala irabazi zuten, Bengoetxearen eta Larunberen aurka. Hurrengo finalean, berriz ere aurrez aurre izango dira Irribarria eta Bengoetxea.