Goierri saskibaloi taldeak ez du Lehen Nazionalera igotzea lortu
Urretxu eta Zumarragako Goierri Quaker saskibaloi taldeak lauko finala jokatu du asteburuan, Lehen Nazionalera igotzeko. Larunbatean Irungo Erroibideri nagusitu zitzaion, baina igandean finala galdu zuen Hernani Tecnum taldearen aurka. Goierri
Urretxu eta Zumarragako Goierri Quaker saskibaloi taldeak lauko finala jokatu du asteburuan, Lehen Nazionalera igotzeko. Larunbatean Irungo Erroibideri nagusitu zitzaion, baina igandean finala galdu zuen Hernani Tecnum taldearen aurka. Goierri taldekoek bigarren urtez jarraian galdu dute Lehen Nazionalera igotzeko finala. Lauko finala ligan bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuek jokatu dute. Urretxun antolatu dute, ligan bigarrena Goierri izan delako.