Mikel Etxeberriak CAF-Elhuyar saria jaso du
BEASAIN // Mikel Etxeberria Okariz beasaindarrak CAF-Elhuyar sarien barruan, Neiker-Tecnalia saria jaso du, Udara bat ardiekin, senari jarraika artikuluarekin. Biologoa da Etxeberria eta gaur egun Madrilen ari da Ekologiako Masterra ikasten.
Mikel Etxeberria Okariz beasaindarrak Neiker-Tecnalia saria jaso du, CAF-Elhuyar sarietan.
Udara bat ardiekin, senari jarraika artikuluagatik jaso du saria. Biologoa da Etxeberria eta gaur egun Madrilen ari da Ekologiako Masterra ikasten. Dibulgazioan ere aritzen da, EuskalNatura blogean idazten baitu 2016az geroztik.
Guztira 60 lan aurkeztu dituzte aurten CAF-Elhuyar sarietara. Etxeberriaz gain, Gorka Azkune azpeitiarra (Dibulgazio-artikulu orokorraren saria), Josu Doncel (egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria) eta Xabier Monasterio irrati esataria (zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian) ere saritu dituzte. Laurek 2.000 euroko sari bana eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura jaso dute.