EHUko Fishernet Hezkuntza-Teknologia taldeko Jon Altunak eta Arkaitz Larekik eskainiko dute saioa etzi, kultur etxean
Nerabeak eta teknologia digitalak: erabilera arduratsu baterako bidean hitzaldia eskainiko dute etzi, 18:30ean, Legazpiko Kultur Etxean EHUko Fishernet Hezkuntza-Teknologia taldeko Jon Altunak eta Arkaitz Larekik.
Hitzaldian teknologia berrien erabilerak izan ditzakeen abantailez eta arriskuez jardungo dira. Arriskuen artean Ciberbullyng-az, Sexting-az edo Grooming-az arituko direla aurreratu dute.
Teknologia berrien erabilera desegokien gainean hainbat ikerketa egin dituzte eta dagoeneko Fishernet taldean ondorioztatu dute nerabe batzuk arrisku horien guztien aurrean bereziki kalteberak direla, «batzuetan arauak bete gabe eta erabilera-gomendioei kasurik egin gabe aritzen direlako».
Hitzaldia gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta dago bereziki, hain zuzen, arrisku horien aurrean euren esku hartzea «ezinbestekoa» delako gazteek eta nerabeek Internet eta sare sozialak arduraz erabili ditzaten.
Instan1ean
Biharko hitzaldia
Instan1ean egitasmoaren barruan antolatu dute, Legazpiko Udala, Gazteria zerbitzuaren bitartez, programa horretara atxikita baitago. Hitzaldi hau emango duten lehenengo herria da Legazpi. Instan1ean proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak zenbait udalekin garatzen ari den Kultura Digitala ekimenaren barruan dago.