Urolak Allerruren aurka jokatuko du mailaz igotzeko
Urolaren lehen taldeak denboraldi bikaina osatu du Gorengoen Mailan eta bigarren postuan sailkatu da, Bergara taldearen atzetik. Hala, Ohorezko Erregionalera igotzeko jokatuko du. Beste multzoko bigarren sailkatuaren aurka bi partida
Urolaren lehen taldeak denboraldi bikaina osatu du Gorengoen Mailan eta bigarren postuan sailkatu da, Bergara taldearen atzetik. Hala, Ohorezko Erregionalera igotzeko jokatuko du. Beste multzoko bigarren sailkatuaren aurka bi partida jokatuko ditu. Liga asteburu honetan amaitu da eta kanporaketa Allerruren aurka jokatuko duela jakin da. Kanporaketa honetako bi partidak datozen bi asteburuetan jokatuko dira. Lehen partida Lezon jokatuko dute eta bigarrena Zumarragan.