Foroaren bileran ikasleek aldaketa klimatikoaren gainean egindako lanaren berri emango dute
Bihar bilduko da Legazpin Agenda 21eko Foroa. Bilera 18:30ean hasi eta 20:00ak arte iraungo du udaletxeko batzar areto nagusian. Olazabal institutuko eta Haztegi ikastolako batxillergoko 40 bat ikaslek parte hartuko dute eta bileran ikasturtean zehar aldaketa klimatikoaren gainean egindako lanaren berri emango dute. Ikasleek egindako lana legazpiarrei nola zabaldu ere hartuko dute hizpide. Urtero biltzen dira ikasleekin eta haiek aurretik alkatearekin, aurten, astearteko greba dela eta, ikasleak alkatearekin maiatzaren 25ean bilduko dira. Biharko bileran, ikasleen ekarpenak nahiz konpromisoak partekatzeaz gain, foroko partaideek aldaketa klimatikoarekin lotura duen konpromiso bat hartzeko asmoa dago, ondoren gauzatuko dutena.