Idazleak 'Bidean ikasia' aurkeztuko du bihar. Baltasar Gallardo musher txakurren esperientziaz ariko da etzi. Patata tortilla onena Uxue Saez de Egilazena eta Amaia Junquerarena izan da
![OLYMPUS DIGITAL CAMERA](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/05/Zeraingo_patata_tortilla_l.jpg)
Patata tortilla lehiaketan parte hartu zuten zeraindarrak. Uxue Saez de Egilazek eta Amaia Junquerak egin zuten onena.
![arantxa](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/05/arantxa-300x197.jpg)
Zeraingo Udaberriko Kulturaldiak aurrera jarraitzen du eta bihar, 19:00etan, kultur etxean, Arantxa Urretabizkaia idazleak
Bidean ikasia liburua aurkeztuko du. Ostiralean, berriz, 19:00-etan kultur etxean, musher txakurrak izango dira protagonista Baltasar Gallardoren eskutik. 2017ko munduko txapelduna da nafarra eta
Musher baten esperientziak hitzaldi tailerra eskainiko du bere txakurrarekin.
Datorren astean bukatuko da aurtengo kulturaldia eta bi hitzaldi antolatu dituzte. Batetik, hilaren 23an, Juantxo Agirre Mauleonek Amaiurko gazteluaz hitz egingo du. Bigarren eta azjeb hitzaldia, hilaren 25ean izango da; Farapi taldeak genero indarkeriaren inguruko hitzaldi tailerra egingo du.
Patata tortilla lehiaketa
Pasa den ostiralean kulturaldiaren barruan hainbat ekitaldi eta lehiaketa izan zen. Patata tortilla lehiaketari dagokionean, bederatzi taldek parte hartu zuten. Epaimahaiaren arabera, Uxue Saez de Egilaz eta Amaia Junqueraren tortilla izan zen onena. Bigarrena, Mikel-Mikel-Lara taldea geratu zen eta hirugarrena, Mikel I.- Eki-Enara taldea.
Lehenengo bi taldeek eta azkena egin zutenek, oroigarri bana jaso zuten. Irabazleek Ostatuan egiteko afaria ere jaso zuten saritzat.