Denis Itxaso Urretxuko alkatearekin bildu da
Denis Itsaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua Jon Luqui Urretxuko alkatearekin bildu da gaur. Bilera Urretxuko alkateak eskatu zuen, herriko egitasmoen berri emateko. Luquik bilera “emankorra” izan dela esan
Denis Itsaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua Jon Luqui Urretxuko alkatearekin bildu da gaur. Bilera Urretxuko alkateak eskatu zuen, herriko egitasmoen berri emateko. Luquik bilera “emankorra” izan dela esan du. Itxasok gonbidapena eskertu du. “Urretxuk egitasmo garrantzitsuak ditu eskuartean eta horietako batzuk kulturarekin eta kirolarekin zerikusia dute”.
Proiektu horietako bat Sarraldeko entsegu lokalena da. Aldundiak utzitako edukiontziak erabiliko dira entsegu lokal bezala. “Egitasmo hau gertutik jarraitzen ari gara, Gipuzkoako beste herri batzuetara eramateko modukoa iruditzen baitzaigu”, esan du Itxasok.
Bestalde, udalak igerilekuak berritzeko diru-laguntza eskatu du. “2017-2020ko kirol azpiegituretako programan Urretxuko igerilekuei tokia egiten saiatuko gara. Urretxu herri garrantzitsua da eta orain arte ez du programa horretako diru-laguntzarik jaso. Kezkagarria iruditzen zait, herrien arteko orekari eragiten baitio. Alkatearen eskaera bidezkoa iruditzen zait eta aldundiaren laguntzak igerilekuen berritzea ahalbidetzea espero dut”.