Fernando Romay Beasainen
Bi metro eta hamabi zentimetro dituen saskibaloiko jokalari ohia, Fernando Romay, Beasainen da gaur eguerdiaz geroztik, Arri BKL taldekoek gonbidatuta. Dolarea jatetxean bazkaldu ondoren, arratsaldean Antzizar kiroldegira joan da Saski Eskolako haurrekin entrenatzera. Zenbakiak euskaraz esaten ere ikasi du.
Ikusmina sortu du Romayren bisitak. Harmailak ere jendez beteta zeuden eta Romayk eskuarekin agurtu ditu. ETBko kamarak ere bertan izan dira.
19:00etatik aurrera berriz, Igartza jauregian da, Azu Muguruzarekin eta Migel Santosekin batera hitzaldia ematen.