Inaziotar Bidean hobekuntzak egingo dituzte 2022. urterako
Inaziotar Bidearen mahai politiko-teknikoak hirugarren bilera egin du Antioko interpretazio zentroan. Hainbat udaletako alkate eta teknikariek eta aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek parte hartu dute. Ekimenari bultzada ematea hel- buru
Inaziotar Bidearen mahai politiko-teknikoak hirugarren bilera egin du Antioko interpretazio zentroan. Hainbat udaletako alkate eta teknikariek eta aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek parte hartu dute. Ekimenari bultzada ematea hel- buru duen hitzarmena sinatu dute eta 2022rako kalitate saltoa emango dutela aurreratu dute. Izan ere, Loiolako Inaziok Jerusalenera egin zuen bidaiaren 500. urteurrena beteko da.
Bilera ostiralean egin zuten eta Arkaitz Millan Basquetourreko zuzendariak, Maite Cruzado aldundiko Turismo zuzendariak, Felipe Garcia Arabako aldundiko Turismo zuzendariak eta Azpeitia, Zumarraga, Oñati, Kanpezu eta Guardiako udaletako ordezkariek parte hartu zuten.
Millanek eta Azpeitiko eta Zumarragako alkateek, Eneko Etxeberriak eta Mikel Serranok, prentsaurrekoa eman zuten. Alkateek bideak igarotzen dituen herriak turismoaz baliatu behar direla esan zuten. «Gure herriek gaizki pasa dute krisiaren eraginez eta udalok ekonomia suspertzeko eta kalitatezko lanpostuak sortzeko aktibitateak bilatu behar ditugu. Ondare garrantzitsua dugu eta ezagutzera eman behar dugu. Horretarako, oso garrantzitsua da erakundeok elkarrekin lan egitea», esan zuen Etxeberriak.
Egitasmo jasangarria
Millanek Inaziotar Bidea egitasmo jasangarria dela gogoratu zuen. «Inaziotar lurraldera etortzen direnek ez dute bisitatzen duten tokia aldatu nahi. Toki horrek beraiengan eragina izatea nahi dute».
Etxeberriak diagnostiko bat egiten ari direla gehitu zuen. «Zein zerbitzu falta diren begiratzen ari gara: lo egiteko tokiak, seinalizazioa… Ondoren, baliabideak bilatuko ditugu eta egitasmoa promozionatuko dugu. Bidea bost erkidegotatik pasatzen da eta toki batzuetan zerbitzu gutxi daude. 2022rako bide osoan erromesek behar dituzten zerbitzu guztiak eskaini nahi ditugu».