Maiatzaren 17a transfobiaren eta LGTBI kolektiboaren fobiaren aurkako eguna da. Hori dela eta, aurten ere lanketa berezia egin dute Segurako Laiotz Herri Eskolan. Bideo emanaldiak egin dituzte eta haurrek bildutako argazkiekin mosaiko bat osatu dute; baita ortzadarraren irudia duen mural bat ere.