Antxiñako Ama taldeko txistulariek bazkaria egingo dute hilaren 27an
Antxiñako Ama taldeko txistulariek kalejira eta bazkaria egingo dituzte hilaren 27an, taldearen 50. urteurrena ospatzeko. Kalejiran eta Etxeberri jatetxean egingo duten bazkarian taldetik pasa diren guztiek parte har dezakete. Entseguak
Antxiñako Ama taldeko txistulariek kalejira eta bazkaria egingo dituzte hilaren 27an, taldearen 50. urteurrena ospatzeko. Kalejiran eta Etxeberri jatetxean egingo duten bazkarian taldetik pasa diren guztiek parte har dezakete. Entseguak astelehenetan dira: 20:00etan, Zelai Arizti kultur etxean. Bazkarirako txartelak Lanbroa belar-dendan eta Arratibel optikan jarri dituzte salgai. Bihar da txartelak erosteko azken eguna.