Emakumeen Bira Urretxutik pasako da bihar
Emakumeen Bira, Euskal Herrian antolatzen den emakumezkoen txirrindularitza proba garrantzitsuena, Urretxutik pasako da bihar (ostirala). Etapa Antzuolan hasi eta amaituko da. Txirrindulariek 77 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Helmugatik 33 kilometro
Emakumeen Bira, Euskal Herrian antolatzen den emakumezkoen txirrindularitza proba garrantzitsuena, Urretxutik pasako da bihar (ostirala). Etapa Antzuolan hasi eta amaituko da. Txirrindulariek 77 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Helmugatik 33 kilometro faltan (16:38ean gutxi gorabehera) Deskargatik pasako dira. Ondoren, Urretxura jaitsiko dira eta Aparizio auzoko errotondan Legazpi aldera joko dute.
Emakumeen Bira atzo hasi zen. Lehen etapa Alé Cipollini taldeko Marta Bastianelli italiarrak irabazi zuen, esprintean. Talde bereko Ane Santesteban errenteriarra seigarrena da sailkapen nagusian. Gaur bigarren etapa osatuko dute: Markina-Markina.