Gurutzea, zenbaki bati lotua
33 urte egin zituen Jesukristok lurrazalean eta 33 zenbakia da Legazpiko Korosti mendiaren gailurrari burua ematen dion gurutzearen neurrien ardatza. Leon XIII.a Aita ...
33 urte egin zituen Jesukristok lurrazalean eta 33 zenbakia da Legazpiko Korosti mendiaren gailurrari burua ematen dion gurutzearen neurrien ardatza. Leon XIII.a Aita Santuaren aginduz jarri zuten 1902an, harriz eta burdinez egindakoa da. 33ak ezarri zizkion neurriak ohi baino handiagoak dira.
Aita Santuak talaia batean kokatzea eta Gurutze Deunari eskaintzea eskatu zuen, baita Mirandaolan 1580an agertutako erlikia gurutze barruan sartzea. Lanak auzolanean egin zituzten.
1950ean gurutzearen besoak altzairuz estali ziren, oinarrian Mirandaolako gurutzearen zatiari eutsi eta momentuko legazpiarren izen guztiak sartu zituzten oinean.