Lardizabal eskolan elkarretaratzea, gaur./Aimar Maiz
Haurra, gurasoak eta irakasleak elkartu dira./Aimar Maiz
Irakaskuntza publikoko lan baldintzak hobetzeko eta hezkuntza sistema «duina» eskatzeko, elkarretaratzea egin dute, gaur arratsaldean, Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasle, guraso eta irakasleek. Argazkia eskolako atarian atera, eta datorren astean sinadura bilketa hasiko dute. Bestetik, Donostian larunbatean (Alderdi-Ederren, 12:00etan) egingo den manifestazioarekin bat egin dute zaldibiarrek.
Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki leloarekin egingo dute irakaskuntza publiko duinaren aldeko aldarrikapena.