Urretxuko gaztetxean Mirentxin Astea ospatzen ari dira
Urretxuko gaztetxean Mirentxin Astea antolatu dute, presoen senideak eta lagunak kartzeletara eramaten dituzten gidarien alde. Lehen ekitaldia atzo iluntzean izan zen. Dispertsioari buruzko bi dokumental eman zituzten: bata dispertsioa pairatzen
Urretxuko gaztetxean Mirentxin Astea antolatu dute, presoen senideak eta lagunak kartzeletara eramaten dituzten gidarien alde.
Lehen ekitaldia atzo iluntzean izan zen. Dispertsioari buruzko bi dokumental eman zituzten: bata dispertsioa pairatzen duen Gernikako familia bati buruzkoa eta bestea haurrengan duen eraginari buruzkoa. Gaur, berriz, espetxe sukaldaritza tailerra egongo da. 18:00etan hasiko da. Ondoren, bertsopoteoa egingo dute.
Ekitaldi gehienak larunba-tean izango dira. Egun horretan Mirentxin Eguna ospatuko dute. Besteak beste, bazkaria eta kontzertuak egongo dira gaztetxean. Bazkarirako txartelak gazte- txean eta Apatxe eta Osaba tabernetan jarri dituzte salgai.
Horretaz gain, 11:30ean furgokarabana egingo dute eta 13:00etan ekitaldia egongo da Areizaga-Kalebarren plazan. Ekitaldi honetan zanpantzarrek musikariek eta bertsolariek parte hartuko dute. Ondoren, taldeko argazkia aterako dute.
Bazkalostean Gartxot bakarlariak abestuko du. Iluntzean, gaztetxean afaltzeko aukera egongo da. Bukatzeko, 22:30ean kontzertuak egongo dira. Dirtää, Rukula, Pepe Botika eta DJ Hegoa taldeek joko dute.
Dirtää taldearen kontzertuaren ondoren, zozketa egingo dute. Egun osoan txartelak salduko dituzte, gidariei laguntzeko. Hiru opari zozkatuko dituzte: presoek egindako eskulanak alde batetik, bertako baserrietako produktuekin betetako saskia bestetik, eta kartzelak dituzten herrialdeetako produktuekin osatutako saskia azkenik.