Gipuzkoako Mendi Elkarteek "gardentasuna" eskatu diote Aldundiari Aralarko pisten inguruan
Aralarren pista proiektuaren inguruan bere iritzia agertu nahi izan dute Gipuzkoako Mendi Elkarteek, ohar baten bidez. Bertan, “pistek inpaktu garrantzitsu eta itzulezina” izan dezaketela salatu dute, bertako lurrak, “giza jardueraren aurrean, oso eremu sentsible eta zaurgarria” direla nabarmenduz. Horregatik, natur parkearen kudeaketarako “partaidetza prozesu bat” zabal dezala eta “azterketa zientifiko eta sozioekonomiko sakonak” egin ditzala eskatu diete Gipuzkoako Foru Aldundiari. Horrez gain, “erabakiak modu demokratikoan” har ditzala eskatu diote foru erakundeari eta “proiektuaren norainokotasuna eta helburuei buruzko informazioaren gardentasunaren premia” azpimarratu dute.