Norbere diskoetan eta zuzenekoetan beste musikari batzuekin aritu izan badira ere, bien arteko elkarlanean beste urrats bat egin dute Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxea musikariek. Urretxuko Santa Barbaran izango dira igandean, 18:30ean, eta bakoitzak bakarka hainbat abesti jo ondoren, taula gainean batuko dira segidan Izanak izeneko single berria elkarrekin musikatu eta abesteko.
Maiatzaren 5ean, Ezkioko San Migel jaietan jo zuten biek, The Northagirres taldearekin batera. Gotzon Aranburuk egindako bideoa:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.