Banatu dituzte Goierriko Bost Herriren Arteko pilota txapelketako sariak
Martxoaren 20an hasi zen txapelketa eta guztira Aizkorpe bailarako bost herritako 84 haur aritu dira pilotan.
Amaitu berri dira Goierriko Bost Herriren Arteko pilota txapelketako finalak. Segurako pilotaleku zaharrean jokatu dituzte partidak, 17:00etan hasita. Hiru mailatan bereizita jokatu dira finalak: aurre-benjaminetan (7-8 urte), 1go urteko benjaminetan (9 urte), 2. urteko benjaminetan (10 urte) eta kimuenetan (12-13 urte).
Hauek izan dira sarituak mailaka.
Aurre-benjaminak:
- B taldean: Alain Segurola, Oihan Etxeberria eta Amets Izagirre (Zegama).
- A taldean: Eneko Ormazabal eta Jurgi Landa (Zegama).
- B taldean: Julen Galdos eta Aratz Collado (Zegama)
- A taldean: Oinatz Otaegi eta Enaitz Landa (Zegama)












