NekaGip: nekazarientzat pentsatutako aplikazioa
Nekazari eta abeltzainak gero eta gertuago daude teknologia berrietatik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen sektorearen eguneroko lana erraztea helburu duen ...
Nekazari eta abeltzainak gero eta gertuago daude teknologia berrietatik, eta Gipuzkoako Foru?Aldundiak lehen sektorearen eguneroko lana erraztea helburu duen erreminta berri bat sortu du. NekaGip sakelako telefonoetarako aplikazioa da, eta Gipuzkoan dauden 14.800 ustiategietako jabeei eman nahi die zerbitzua.
Tresna honen bidez, «etxaldeko animalien kudeaketa hurbil eta azkar bat baserritik bertatik» egin ahal izango dutela azaldu du Ainhoa Aizpuru landa ingurumeneko diputatuak. Izan ere, hainbat tramite egiteko paper ugari inprimatu, sinatu eta bidali behar izaten dituzte nekazariek, eta APP honek, burokrazia eta tramite horiek guztiak erraztuko dizkie. Tresna hainbat abeltzainekin elkarlanean egin dutela azaldu dute.