Beasaingo La Salle ikastetxea La Salle Astea ari da ospatzen aste honetan. DBHko ikasleek urtean zehar egindako proiektuen erakusketa azoka egin dute Gernika pasealekuan.
Beasaingo La Salle ikastetxearen La Salle Astearen barruan, ikasturte osoan egindako lana kalera atera dute gaur La Salle ikastetxeko DBH 3 eta 4 mailetako ikasleek. Sein proiektua ikasgaiaren barruan, gizarteko beharrak identifikatu eta erantzunak bilatzen saiatzen dira ikasleak. Gernika pasealekuan, 29 proiektu ikusi eta ezagutzeko aukera izan dira gaur arratsaldean: 18 Beasaingo ikasleenak ziren, eta gainerakoak Zaragoza, Alfaro, Donostiako, Bilbo eta Zarauzko La Salle ikastetxeetakoak.
Miren Pelaez Sein proiektuaren arduradunaren esanetan, «kooperatiboki lan egiten dute. Erronka desberdinak eta anitzak aztertu eta lantzen dituzte. Ikasleek eginez ikasten dute». Anitzak dira ziren landutako erronkak: emozioak lantzeko jolasa, bizkar hezurraren osasuna zaintzeko luzaketak, ohitura osasuntsuak bultzatzeko lasterketa bat, ezintasunak dituzten pertsonentzako sensazio berriak sortzeko simuladore bat egin dute…
Duela hamar urte hasi ziren La Sallen Sein proiektua lantzen. Aldaketak egiten dituzte urtetik urtera eta aurten, berrikuntza nabarmen bat egin dute: «Orain arte eskola barruan aurkeztu izan dituzte, baina gizarteratzea falta zen, eta aurten herrira atera gara». Ikasle gazteagoei proiektuak aurkeztu zizkieten atzo, eta beraiek izango dira proiektuak ebaluatuko dituztenak.