Ordiziako gimnasta erritmikoek Espainiako eta Euskadiko txapelketetarako txartela lortu dute
Igandean, Azkoitian, Euskadiko gimnastika txapelketa jokatu zen eta Ordiziako taldeko Saroi Eskisabel eta Leire Nazabal han izan ziren. Eskisalek senior mailan, zintarekin lehenengo postua eta uztailarekin bigarrena lortu zituen. Nazabal berriz, junior kategorian, bosgarren tokian gelditu zen. Biek, uztailaren 3an Logroñon jokatuko den Espainiako txapelketarako txartela lortu zuten.
Bestalde, kadete eta jubenil mailako Gipuzkoako gimnastika txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean Eibarren eta Ordizia Kirol Elkarteko kadete taldea Gipuzkoako txapeldun izendatu ziren. Aixa Lizarzak, Klaudia Nsiek, Naroa Gallegok Irati Lasartek eta Irati Xiaoyanek osatzen dute taldea eta hiru uztail eta 2 pelota erabili zituzten ariketa egiteko. Bestalde, Ordiziako jubenil mailako boskotea, Luzia Perez, Sara Gabilondo, Adriana Lezertua, Enara Zufiria eta Itsasne Perez, bigarren postuan gelditu zen. Hiru uztail eta bi pare maza erabili zituzten ariketa egiteko. Lortutako sailkapenak, Euskadiko txapelketarako pasea eman die bi taldeei. Jubenil mailako Euskadiko txapelketa datorren igandean, hilak 28 jokatuko da Durangon. Kadeteena ere Durangon izango da, baina ekainaren 3an.