Urolak Ohorezko Erregionalera igotzeko jokatuko du larunbatean Argixaon
Urolaren lehen taldeak Ohorezko Erregionalera igotzeko jokatuko du larunbat honetan, 17:30ean, Argixaon. Joaneko partidan 2 eta 1 galdu zuen Lezon Allerruren aurka. 1 eta 0 edo bi goleko aldearekin irabazten
Urolaren lehen taldeak Ohorezko Erregionalera igotzeko jokatuko du larunbat honetan, 17:30ean, Argixaon. Joaneko partidan 2 eta 1 galdu zuen Lezon Allerruren aurka. 1 eta 0 edo bi goleko aldearekin irabazten badu, mailaz igoko da. Urolako zuzendaritzak Argixao bete nahi du eta bizilagunei animatzera joateko eskatu die.
Urolakoek ekitaldi bereziak ere antolatu dituzte. Partida hasi aurretik, duela 25 urte Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen taldeko jokalariak omenduko dituzte. Atsedenaldian, berriz, Gipuzkoako Kopa irabazi duen haur mailako nesken taldea eta mailaz igo den mutilen kadete taldea omenduko dituzte.
Gainera, atzo mahai-inguru bat egin zuten Argixaon. Duela 25 urte Hirugarren Mailara igo ziren hiru jokalarik eta larunbatean Ohorezko Erregionalera igotzeko aukera duten beste hiruk parte hartu zuten. Gorka Azkaratek egin zituen gidari lanak. Jose Nuñez, Xabi Urmeneta eta Juanlu Elizondo jokalari ohiek eta Ander Badiola, Markel Urrate eta Ander Toquero egungo taldeko jokalariek parte hartu zuten. Horra hor mahai-inguruko bideoa.