Ikusleentzako aholkuak
Zegama-Aizkorri mendi maratoia ikustera doazenentzat zein korrikalariei laguntzera doazenentzat hainbat aholku eman ditu antolakuntzak .Ingurumena errespetatzeko deia ere egin dute
Gero eta gutxiago falta da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren asteburua iristeko, eta lasterketaren antolatzaileek aholku sorta bat prestatu dute dena behar bezala joan dadin. Antolatzaileek, epaileek eta boluntarioek eman ditzaketen gomendioak errespetatzeko deia egin dute.
Autoen zirkulazioari dagokionez, Zegamarako sarbidea Ertzaintzak kontrolatuko du, eta 06:30etik baimena duten soilik aurrera sartu ahalko dira herrira. Lasterketa ikustera San Adrian-Sancti Spiritu ingurura joan nahi dutenek Etzegarate-Otsaurteko bidea hartu beharko dute derrigorrean. Otsaurte, Sancti Spiritu eta Aizkorriko gailurra dira ikusle gehien biltzen diren tokiak.
Behin lasterketa abiatuta, 10:30etik aurrera, Zegamarako sarbidea Ertzaintzak eta antolakuntzak kontrolatuko dute Olaberriko ermitan 10:30etik aurrera, beti ere auto zirkulazioaren zenbatekoa aintzat hartuta.
Ameztikoekin igoera
Korrikalariei laguntzera doazenak, Zegamako Amezti mendi elkarteak eskaintzen duen zerbitzuaz balia daitezke. Zegamatik Apeaderora autobusak egongo dira 08:00etan, eta mendi elkartekoen laguntzaz, Sancti Spiriturako bidea egin daiteke. Ez da bide oso luzea, ia edonork egiteko modukoa –Santiago Bidetik egiten da zatirik handiena–. Korrikalariak pasatutakoan, bakoitzak nahi duenean egin dezake herrirako bidea.
Ingurumena errespetatu
Lasterketa Aratz-Aizkorri parke naturalean jokatzen denez, antolatzaileek dei berezia egiten diete ikusleei ingurumena zaintzeko. Ezin da inondik inora zaborrik utzi, eta kontuz ibili behar da haitz askoko eremuetan.
ZEGAMA-AIZKORRI:Zegama-Aizkorri 2017 – Informazio praktikoa
Zegama-Aizkorri mendi maratoia ikusteko hainbat datu eta ordutegi baliagarri. · 08:00: Zegamako plazatik autobusez Apeaderoraino igo daiteke, eta handik Sancti Spiritura Amezti mendi elkartekoekin. · 09:00: Maratoiaren irteera. · 10:45: Lehen korrikalariak ordu horretan igaroko dira Sancti Spiritutik. 2,5 kilometrotan 500 metro igoko dituzte Aizkorriko kontrolgunera iritsi arte. · 11:15-11:30: Lehen korrikalariak Aizkorrira iristeko ordua. · 13:00: Ordu horretarako espero da lehen korrikalaria helmugan. · 14:00: Sari banaketa. · 17:00: Helmugaren itxiera. Lasterketa burua non Zegama-Aizkorri mendi maratoiko lehen lasterkariak kontrol guneetatik pasako diren ordua. 1. Beunda (10. km) 09:45 2. Atabarreta (13. km) 10:10 3. Aratz (16,1. km) 10:35 4. Sancti Spir. (19,6 km) 10:48 5. Aketegi (23,2. km) 11:14 6. Oltze (26,6. km) 11:22 7. Urbia (28,5. km) 11:40 8. Itzubiaga (32,2 km) 11:52 9. Moano (34,2. km) 12:04 10. Oazurtza (37,8. km) 12:36 Trafikoa 1. Ertzaintzak kontrolatutako puntua: 06:30etik itxita. Bereizgarri arrosa (korrikalariak) eta laranja (antolatzailea) duten autoak bakarrik sartuko dira. 2. Intxausti industrialdea: Aparkaleko nagusia. 3. Ibarreta: 4×4 ibilgailuentzako aparkaleku alternatiboa. Herrirako sarbidea oinez edo antolakuntzak jarritako autobus zerbitzua erabiliz. 4. Otsaurte: 06:30etik 10:30era itxiko du Zegamarako sarbidea Ertzaintzak.













