Eguerdiko 12:00ak pasata abiatu da haurren danborrada Beasainen Ezkiaga auzotik eta herriko kale nagusiak zeharkatu eta gero, Loinazko San Martin plazan amaitu da. Ordu bete inguruko ibilaldia egin dute txikiek eta gazteek, danborrak eta upelak jo eta jo, atzean karroza ikusgarria zutela eta ibilbidean zehar, eguraldi onak lagunduta, ikusle ugari.
Arratsaldean helduen danborradaren txanda izango da. 19:00etan aterako da Ezkiagatik eta 21:00ean amaituko da Loinazko San Martin plazan.
Ez da hori izango, ordea, gaurko jaietako ekitaldi bakarra, Beasain Loinatz festetan bete-betean baitago. Asteartera arte egitarau zabala dute aukeran beasaindarrek eta kanpotarrek.
Hona hemen danborradaren argazki galeria eta datozen orduetarako jai egitaraua.
15:00. I. Goitibehera jaitsiera lehiaketa, hilerriko bidegurutzetik Erauskin plazaraino.
17:00. Gaztetxoentzako jolas eremua, Barandiaran plazan.
19:00. Indarkeria sexistaren eta Goierriko Zubia taldearen informazio guneak Bideluze plazan.
19:00. Helduen danborrada, Ezkiagatik abiatuta.
20:00etan, Beasaingo martxa, Loinazko Martin Deunaren ereserkia eta Txanboren joaldia Igartzako zubian.
21:00etan, azken joaldia, plazan.
22:00. Kale animazioa, Euskorleans taldea. Zubimuzu plazan.
23:00. Kontzertuak Txosna gunean. Ziribulio, Ahuntzape eta La Basu.
23:30. Kontzertuak Bideluze plazan: Hell Riders eta Makulu Ken.
00:00. Testing programa, Zaldizurreta kalean.
09:00. Igartzako zubian, heriotzik gabeko amuarrain eta barboen arrantza lehiaketa.
10:00. Kalejira Goizeresi txistulari taldearekin.
10:00. Gernika pasealekuan, 47. Loinazko San Martin Nazioarteko xake jokaldiak.
12:30. Udalbatzaren soka dantza.
13:00. Loinatz Musika Eskolako bandaren kontzeruta, plazan.
17:30. Haiek naiz kale ikuskizuna Rojo Telon konpainiaren eskutik, Erauskin plazatik hasita.
18:30. Dantzaokea eta play backa, Bideluze plazan.
20:00. Kale animazioa: Rocka-lean. Bideluze plazan.
22:30. Su festa musikatua Caballer enpresaren eskutik, Igartzako Monumentu Multzoan.
22:45. Kale animazioa: Rockalean, Igartza Monumentu Multzoan.