Eskola kirolak festa handi batekin agurtu du ikasturtea
Goierri garaiko eskola kirolaren festak hartu du gaur goizean Urretxun lizeoko jolastokia. Urrian hasitako ikasturteari amaiera emateko festa da, eta 500 bat haur eta gazte zeuden gonbidatuta. Joko eta kirol
Goierri garaiko eskola kirolaren festak hartu du gaur goizean Urretxun lizeoko jolastokia. Urrian hasitako ikasturteari amaiera emateko festa da, eta 500 bat haur eta gazte zeuden gonbidatuta. Joko eta kirol desberdinez gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.
Aurre-benjamin, benjamin eta kimu mailetako haurrek parte hartu dute eskola kirolean ikasturte honetan, Domingo Agirre, Haztegi, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxeetako ikasleak. Antolaketa lanetan, ikastetxeekin batera Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kirol elkarteak eta udalak aritu dira, eta Zerki kirol zerbitzuetako begiraleek kudeatu dituzte entrenamenduak eta asteburutako partidak.