Julen Agirreburualde izan da azkarrena I. Usurbeko Jaitsieran
Beasaingo Loinatz jaietan, goitibehera lehiaketa izan da egitarauko berrikuntzetako bat, Txosna Batzordeak antolatuta. 15:00etan hasita, hiru jaitsialdi egin dituzte 27 goitibehera zaleek, hilerriko bidegurutzetik Erauskin plazaraino. Hiru jaitsialdietako denborak batuta, Julen Agirreburualde izan da lehenengoa, bigarrena Mahrez Dijatit eta hirugarrena Jon Ander Martinez eta Beñat Jauregi.