Maratoiaren aurreko orduak Zegaman
Giro berezia dago gaur Zegaman, bihar jokatuko den mendi maratoiaren eta junior trailaren bezperan, Lasterkariek arratsaldean jaso dituzte lasterketarako dortsalak, eta jende asko ibili da egun osoan zehar herrian.
Bihar 09:00etan abiatuko dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian lehiatuko diren korrikalariak, eta 10:30ean junior trailean parte hartuko dutenak.