Ordiziako Haurugby txapela Frantziara joan da
Landetatik etorritako Tyrosse taldeak irabazi du txapelketa
US Tyrosse, Landetatik etorri den taldeak irabazi du aurtengo Haurugby txapelketa Ordizian, Dax talde frantziarrari irabazi eta gero.
Goizeko 10:00etan hasi dira norgehiagokak Ordiziako Altamiran eta Lazkaoko Arizti Handin, eta arratsaldean jokatu dira finalak, Altamiran. Hamalau taldek parte hartu dute txapelketaren 13. edizio honetan.
Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby ospe handiko txapelketa da, eta bertan maila handiko errugbi jokalari gaztetxoak elkartzen dira. Aurten, Aragoiko eta Nafarroako selekzioak, Liceo Frances Madrid eta Hospitalet de Llobregat, Frantziako errugbiaren adierazle diren Biarritz Olympique, Donibane Lohitzune-Ziburu, U.S. Bardos, Tyrosse, Bal (2016ko irabazlea), Dax, Ovalle, Porte de Bearn eta Boucau Tarnos, eta etxeko Orkli eskola izan dira aurrez aurre.