Batzokian izandako pintaketak eta kristal hausturak salatu dituzte Beasaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek
Beasaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, «irmoki» salatu dituzte igande goizaldean «Batzokiaren paretetan egin diren pintaketak, pintura jaurtiketak eta kristalen haustura». Prentsa ohar bidez nabarmendu dutenez, era horretako ekintzek «ez dute inongo zentzurik bizi dugun festa giroan».