
Gimnastika Erritmikako Euskadiko Eskolarteko txapelketa jokatu zen larunbatean, Gasteizko Abitxuko kiroldegian eta bost goierritarrek hirugarren postua lortu zuten: Alizia Santa Maria ataundarra, Julene Campos segurarra, Aritza Urkia idiazabaldarra eta Laida Diaz eta Ixone Albero ordiziarrak dira podiumera igo zirenak.