
Extremadurako Cacereño taldearen aurka jokatuko du Beasainek 2. B mailara igotzeko bigarren kanporaketa. Datorren igandean, ekainaren 4an, jokatuko da joaneko partida Loinatzen, eta itzulikoa Caceresen izango da, ekainaren 11n.
Lehen kanporaketaren itzuliko partidan 2-0 galdu zuen Beasainek Lorcaren zelaian, baina etxeko partidan 5-0 gailendu zenez, igoerako lehian jarraitzea lortu dute beasaindarrek.