Jon Ander Intsaustik Tokion irabazi du profesionaletako lehenengo lasterketa, Japoniako Itzulian
Bahrain Merida taldeko Jon Ander Intsaustik (Mutiloa, 1992) atzo irabazi zuen profesional denetik aurreneko txirrindularitza karrera. Japoniako Itzuliko azkeneko etapan (8.a) nagusi izan zen, Tokion. UCI World Tour mailako proba da. 112 kilometroko ibilbidea izan zuten. Eguneko ihesaldian sartu zen lehenbizi Intsausti, 11 ziklistako taldetxoan. Helmugarako hiru kilometro falta zirela, erasoa jo, eta bakarrik aurrera egin zuen. Takayuki Abe japoniarrak harrapatu zuen atzetik, baina azken esprintean mutiloarra gehiago izan zen. “Oso pozik nago. Gure helburua Japonian etapa bat irabaztea zen”, esan du Intsaustik.