Koldobike Olabide alkateak bilera izan du Madrilen ADIFekin, hirugarren trenbidea egiteko aukera hirigunera ematen duen aldera egitea proposatu die alkateak
Koldobike Olabide Legazpiko alkatea ADIFeko lehendakariarekin eta arduradun nagusiekin bildu berri da. Madrilen egindako bileran ADIFeko lehendakari Juan Bravok Legazpiko tren geralekuaren hegalean hirugarren trenbide bat egiteko aukera lantzen ari direla adierazi zion Olabideri.
EAJko Maria Eugenia Iparragirre senatariak lotu du Olabidek ADIFekin izandako bilera. Izan ere, 2015eanLegazpiko aldiriko tren geltokian irisgarritasuna hobetzeko nasak igotzeko proiektua onartu zuen ADIFek eta orain artean ez da proiektua burutu. Proiektu horren aitzakian hirugarren trenbidearen gaia landu zuten bileran. Olabidek trenbide berria hirigunera ematen duen aldean egitea proposatu zien ADIFeko ordezkariei, «modu horretan trenbideak gurutzatzeko lurrazpiko pasabidea eta igogailua jartzea saihestuko litzatekeelako».
Alkateak gogora ekarri zien, bide batez, Legazpi dela Gipuzkoako aldiriko tren-sareko herri bakarra behar bezalako baldintzak betetzen ez dituen geltokirik ez duena, «8.500 bizilagun izan arren eta horietako askok trena sarritan erabiltzen duten arren».
Alkateak dioenez, «hirugarren trenbideak hainbat onura ekarriko lituzke: Legazpi Donostiarekin lotuko lukeen tren-kopurua %40 igoko litzateke eta trena orduro geratu beharrean ordu erdiro geratuko litzateke».
Geralekuko irisgarritasuna hobetuko dela iragarri du alkateak eta ADIFeko lehendakariak bi konpromiso hartu dituela: «Hirugarren trenbidearen aukera aztertu eta RENFEri jakinaraztea egingo den inbertsioa itzul