Segurako Laiotz Herri Eskolako neskak Gipuzkoako txapelketako finalean
Ekainaren 11n jokatuko dute finala Zubietan, Donostiako Zurriola Ikastolaren aurka.
Segurako Laiotz Herri Eskolako Futbol 8ko 5. eta 6. mailako neskak Gipuzkoako txapelketaren finalera iritsi dira.
Larunbatean Donostiako Arantzazuko Amakoak gainditu zituzten final laurdenetan eta igandean Usurbilgo eskolakoak finalaurrekoetan. Finala ekainaren 11n jokatuko dute Zubietan Donostiako Zurriola Ikastolakoen aurka.