Asier de la Iglesia zumarragarra fitxatu du Ordizia Saskibaloi Taldeak
Ordizia Saskibaloi Taldea datorren denboraldiari begira jarrita dago jada, eta taldea indartzeko asmoarekin, fitxaketa berri bat egin du. Asier de la Iglesia jokalari zumarragarra Ordiziako taldean ariko da datorren denboraldian. Esperientzia handiko jokalaria da, eta 8 urte egin ditu EBA ligan; Zilarrezko EBA ligan ere jokatutakoa da urtebetez.
Ordizia Saskibaloi Taldeak azaldu duenez, beraien plantillak falta dituen bi ezaugarri ditu De la Iglesiak, “esperientzia eta fisikoa”. Bi metroko altuera du zumarragarrak eta EBA ligan aritutako 8 urteetan 204 partida jokatu ditu, bataz beste 10,64 puntu, 6,55 errebote eta 15,20ko balorazioa lortuz. Horrez gain, “kalitate handiko jokalaria” dela azpimarratu dute, eta “oso pozik” daudela bere etorrerarekin. Ordizian hasiko duen ibilbidean “zorterik onena” opa dio klubak.
Asier de la Iglesia (Zumarraga, 1983) · 2001/02 Goierri KE (Urretxu). Gipuzkoako maila. · 2002/04 Goierri KE (Urretxu). 3. maila · 2004/05 Adoz Atlet. UPV (Donostia). EBA liga. · 2005/06 Lan Mobel Iraurgi (Azpeitia). EBA liga. · 2006/07 Amigos Baloncesto Cartagena. EBA liga. · 2007/08 Amics del Basquet Castelló. EBA liga. · 2008/09 Ventanas Arsan Estela (Cantabria). EBA liga. · 2009/10 Lan Mobel Iraurgi (Azpeitia). EBA liga. · 2010/11 Lan Mobel Iraurgi (Azpeitia). Zilarrezko EBA. · 2011/12 Natra Oñati (Oñati). EBA liga. · 2012/13 Aloña Mendi (Oñati). EAEko liga.