Beasainmendin basoan ari zen langile bat zaurituta eraman dute ospitalera
Egun bakarreko tartean bigarren lan istripua izan da Goierrin. Atzo eraikuntza arloko langile bat hil zen Urretxun, eta gaur, Beasainen baso lanetan ari zen gizonezko bat zaurituta eraman behar izan dute ospitalera. Beasaimendin ari zen basoan lanean, 14:20 aldera zuhaitz bat gainera erori zaionean.
Langilea 54 urteko gizonezkoa da, portugaldar jatorrikoa. Zuhaitzak eragindako kolpearen ondoren, larrialdi zerbitzuetara deitu dute lankideek. Bertaraino iristeko zailtasunak ikusita, helikopteroz atera behar izan dute, eta Donostiako Ospitalera eraman dute gero.