Irene Paredesek Champion Leagueko finala jokatuko du gaur
Kluben arteko partidarik garrantzitsuena, Champions Leagueko finala jokatuko du gaur Irene Paredes legazpiarrak, Galeseko Cardiff hirian. Bi talde frantziarren arteko lehia izango da, Paredesen Paris Saint Germain (PSG) eta Olympique Lyionnais taldeen artekoa. Partida 20:45ean hasiko da (19:45 bertako orduan) eta zuzenean jarraitu ahal izango da hainbat webguneren bidez.
UEFAk 2000. urtean erabaki zuen Europa mailako emakumezkoen txapelketa bat egitea, eta 2001/02 denboraldian antolatu zuten aurrenekoz. 2009/10 denboraldian, Women’s Champions League izena hartu zuen txapelketa hark. Olympique Lyionnaisekoek hiru aldiz irabazi dute txapeldunen liga; PSGk berriz, finala jokatu bazuen ere, ez zuen titulurik lortu. Bigarren finala izango dute hau, bi talde frantziarren artean jokatzen den aurrenekoa.
Partidaren zuzeneko jarraipena egingo du UEFAk bere webgunean, eta streaming bidezko hainbat plataformatan ere ikusi ahal izango da.