Astelehenetik aurrera Mugipark aplikazioarekin ordaindu ahal izango da TAO-a Beasainen
Igandean eskuragarri izango da telefono mugikorretarako Mugipark izeneko TAOko aplikazio berria, www.beasain.mugipark.com webgunean, eta astelehenetik aurrera erabilgarri izango da. Sistema horrekin, Beasaingo TAO makinetan egiten diren eragiketa guztiak mugikorretik egin ahal izango dira makinera bertaratu behar izan gabe.
Udalaren esanetan, aplikazio horren helburua, “erabiltzaileek aparkatzeko eta zerbitzua erabiltzeko erraztasunak eskaintzea da”. Sistema berriarekin, telefono mugikorraren bidez ordaindu ahal izango da TAOa, eta ez da ordainagirik kotxean utzi beharko. Bestetik, “aparkamendua luzatu ahal izango da ordain makinara joan beharrik gabe”. Beste abantaila bat ere izango du mugikorreko aplikazioak: “Aparkalekua utzi ondoren, erabili ez den denborari dagokion diru kopurua itzuliko zaio erabiltzaileari”.