Iker Lazaro eta Arkaitz Rodriguez garaile Beasaingo Txosna Guneko patata tortilla lehiaketan
Beasaingo Txosna Gunean atzo iluntzean jokatutako patata tortilla lehiaketan 11 lagunek hartu zuten parte. Epaimahaiaren arabera, tortillarik goxoena Iker Lazarorena eta Arkaitz Rodriguezena izan zen.
Gaur Egun Morea izango da Beasainen. 16:30ean hasita bi tailer egingo dituzte Txosna Batzordeak eta Kontzientzia Moreak taldeak antolatuta: udaletxean Autodefentsa feminista tailerra eta Arrano elkartean, maskulinitateen tailerra. Ondoren, 18:30ean, Rebeca Lanek hitzaldia egingo duGuatemalako Hip Hop-a eta feminismoaren arteko harremana gai hartuta.
19:00etan, Korrekintusa egingo dute plaza azpitik abiatuta eta batukada feministak lagunduta. Txartelak salgai daude Xuber eta Arrano tabernetan, 5 euroan. Egun Morearekin bukatzeko, 23:00etan, Txosna Gunean emakumez osatutako taldeen kontzertuak izango dira; Rebeca Lane, Batzuri eta DJ Miau.