Irene Paredes eta PSG, txapeldunorde
Penaltietan. Hala galdu du Womens Champions Leagueko finala Irene Paredes legazpiarraren PSG taldeak. Liongo Olympique taldeak laugarren aldiz irabazi du Europako txapelketa nagusia, eta PSGkoak, txapeldunorde gelditu dira. Partida oso parekatua izan zen, eta bi taldeek izan zituzten gol aukerak. Hala ere, hutsean bukatu zituzten 90 minutuak, eta baita luzapenekoak ere. Penaltietan, seina zihoazela, bi atezainek bota zuten penaltia. PSGrenak huts egin zuen; Olympiquekoak asmatu. Han erabaki zen finala, Liongoen alde.
Finala galduta ere, lorpen handia egin dute Irene Paredesek eta PSG taldeak, finalera iritsita. Txapelketa horren historian aurreneko aldiz (2001/02 denboraldian egin zuten aurrenekoz), Frantziako bi taldek jokatu dute finala.