Beasaingo Aizkorri mendi elkartekoak izan dira onenak sukaldean
Beasaingo Loinatz jaien barruan jokatu den elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa Aizkorri mendi elkarteko ordezkariek irabazi dute. Bi plater prestatu behar izan dituzte lehian aritu diren hamabi elkarteek (Txekor isatsez betetako piperrak eta Txerri hankak Espainiar saltsarekin), eta batean zein bestean puntu gehien bildu ez arren, bien arteko batuketak eman die garaipena. Aurreneko plateraren saria Bareak elkartekoek jaso dute, eta bigarrenarena Murumendi elkartekoek. Aurten Alfil elkartea arduratu da lehiaketa antolatzeaz.