Mozorro taldeek babes bila ibili behar izan dute eguerdian.
Ez dute eguraldiarekin zorte handiegirik izan Beasaingo mozorroek gaur eguerdian kalera atera direnean. Kuadrilla asko eta asko ume eta guzti mozorrotuta irten dira, baina orduan bota duen lanbroak –une batzuetan euria ere bai– festa behar bezala gozatzea eragotzi die. Talde askok eta askok aterpe bila ibili behar izan dute, baldin eta kanpotik lehor mantendu nahi bazuten haien burua. Hemen duzue eguerdian ateratako irudi sorta bat.