«Idiazabalen bizitzearen alde onak herri lasaia eta gertukoa dela dira»
Maialen Lopesek (Idiazabal, 1993) Igarondo pilotalekuko tabernan egiten du lan. Estetika Integrala eta Ongizatea goi mailako ikasketak egin ditu. Dioenez, ez ...
Maialen Lopesek (Idiazabal, 1993) Igarondo pilotalekuko tabernan egiten du lan. Estetika Integrala eta Ongizatea goi mailako ikasketak egin ditu. Dioenez, ez da inoiz ikasle ona izan, baina hizkuntzetarako erraztasuna izan du beti. Profesionalki leku ezberdinetan aritu da lanean, baina orain gutxi aldatzea erabaki, eta pilotalekuko tabernan hasi da lanean. Gustura dago, «aldi baterako lana da, baina gertutasunagatik oraintxe bertan ez nuke beste ezergatik aldatuko». Idiazabalen bizitzeak alde on asko dituela uste du, «herri lasaia eta gertukoa dela», adibidez.
Zein zaletasun dituzu?
Abestea, musikaz gozatzea, zinemara joatea…
Liburu bat.
El dia que se perdio la cordura.
Musika talde bat.
Melendi.
Abesti bat.
Lagrimas desordenadas.
Film bat.
El Hobbit.
Edari bat.
Garagardoa.
Janari bat.
Oilaskoa eta patata erreak.
Oporretarako leku bat.
Nozedo (Portugal) eta Ibiza.
Amets bat.
Mundua ezagutzea.
Jaso duzun opari bereziena.
Albiste on bat.
Zeri diozu beldurra?
Bakardadeari eta ur sakonari.
Goierriko txoko bat.
Konpainia onean, botata egoteko edozein zelai da ona.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Edozerk, egia esan.
Idiazabalen biziko ez bazina?
Kostaldean, edo agian beste herri txikiren batean.