Jaume Sureda Beasaingo helmugan besoak jasota. Arg./ I. Gurrutxaga
Caja Rural taldeko Jaume Sureda mallorkarrak irabazi du gaur goizean jokatu den 68. Loinatz proba. 23 urtez azpiko txirrindularientzako lasterketa da Beasaingoa, eta Lehendakari txapelketarako baliagarria. Bigarren Euskadi Fundazioko Ibai Azurmendi sailkatu da eta hirugarren Eulen taldeko Iñigo Altuna. 121 kilometro egin behar izan dituzte txirrindulariek, eta tartean hiru mendate igo; bi aldiz Olaberria (3. mailakoa) eta behin Mandubia (2. mailakoa)
SAILKAPENAK. 68. LOINATZ PROBA
Podiuma
- Jaume Sureda (Caja Rural): 2:57:28
- Ibai Azurmendi (Euskadi fundazioa): 2:57:31
- Iñigo Altuna (Eulen taldea): 2:57:39
Mendia
- Iñigo Altuna (Eulen taldea)
Tarteko helmugak
- Xabier Murgiondo (Ampo)
Taldekakoa
- Euskadi Fundazioa