Goizeko zarrapadaren ondorioz, Zaldibiako Amundarain errekako urak harrotatu eta arretuta datoz. Arg./ I. Gurrutxaga
Zaparrada mardulak bota ditu gaur goizean, 08:00ak aldera, Goierriko bazter ugaritan, trumoi hotsak lagun. Euskalmetek Amundaraingo ur-aforalekuan (Zaldibia) neurtu duenez, goizean lau litro euri pilatu da metro koadroko hamar minutu eskaseko tartean. Datozen orduetan hodei dezente izango da eta euria ere egingo du tarteka, ipar isurialdean bereziki. Tenperatu maximoa 18-19 gradu artekoa izango da. Era berean, meteorologia agentziak iragarri du 10:00etan amaitu dela zaparrada handien arriskuarengatik indarrean zegoen abisu horia.