Altsasu eta Alegia Dulantzi nagusi Joxe Gereñu futbol txapelketan, Seguran
Hirugarren aldiz jokatu zen atzo goizean Segurako Alustiza zelaian infantil mailako Joxe Gereñu futbol torneoa. Lau talde aritu ziren nor baino nor: Alegia Dulantziko (Araba) Deportivo Alegria, Nafarroako Altsasu eta Etxarri Aranatz, eta etxeko taldea, Goierri futbol taldea. Ligaxka jokatu ondoren, Altsasuko taldeak irabazi du liga, Alegia Dulantzik Kopa. Futbol klubare sortzailea bera, Joxe Gereñu, izan da sariak eman dituena.